XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iru-lau metrora altaratxu bat.

Biramon-goizean antxe esango neban mezea; Kapellatxutik 10 metrora arte eder bat; arte onen azpian egon oi ziran iru umetxoak Ama Birjiña noz agertuko.

Neuk, neuk ikusi nebazan iñostan atzotxu batek ziñestu egidazu, Yauna; egia da ta iru umetxuak santuak ziran.

Eleiz eta kapillaren inguruetan eta alde guztietan dendatxuak an-or tellatupean eta bai agirian domiñak, errosarioak eta beste oroi batzuk saltzen.

11 egunean onela ba'zan, 12 ta 13'n zer ikusi bear ete-gendun?.

Cova da Iriak aldakuntza andia izan dau 1917'garrenetik ona; orduan basoa besterik etzana erri andia da gaur kale ta etxe ederrakaz.

Eleizaren alboetan ezker-eskumara gexotegi andi bi dagoz; atzeko aldean ostatuak; etxerik onena orraitio La Consolata Mixiño-Seminarioa.

Aita Domekarrak be konbentu ederra yaso dabe zerbait urrintxuago.

Monjen 10 konbentu be ba-dira, karmeldarrena bata.

Ona itz gitxitan konbentu onen edestia.

Portugera ikasten egozan Beljikako Herenthals Karmelon, Basilen konbentu bat jasoteko asmoz.